Collège de France (frantsesez) edo Frantziako Ikastetxea Marcelin-Berthelot plazan (Paris, Latin auzoa, 5. barrutia) kokaturiko irakaskuntza eta ikerketa etxe handia da. Zientzia, literatura eta arte arloetan goi-mailako ikastaroak eskaintzen ditu, diplomarik ematen ez duen arren. Irakaskuntza doakoa da, eta denei irekia, izen ematerik gabe. Frantziako bizitza intelektualeko leku nabarmena da. Frantziako goi mailako irakaskuntzan, Frantziako Ikastetxeko irakasle izendatua izatea oso da goragarria.